XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zoaz segituan xaka jaztera.
- Nik... xaka jantzita... ez dut asmatzen jaten.
- Ez dut jantziko xaka.
- Orduan, zoaz hortik salako zokora eta zaude begira nik afaltzen dudan bitartean.
Alfredok benetan esaten ziola hori konturatu zenean, Pipi negarrez eta builaka hasi zen; eta negarrez eta builaka aldegin zuen salatik.
Handik gutxira itzuli egin zen ordea.
Aretora itzuli zenean, bere xakatxoa soinean zeraman, dena zuzen eta botoiak lotuta, milord txiki bat eginda.
- Horrela bai
- Eseri eta on egin!.
Mizpira otarretxoa mahairatu zuten.
Ez dago zergatik esan beharrik ere, ordu laurden bat igarotzerako, otarrea hutsik zegoela, eta tximutxoa beterik, gehiago ezin zuela.
- Orain bai, orain benetan, banoa- esan zuen mahaitik presaka altxatuz.
Baina xaka bizkarretik nola kendu asmatzeko eginahalak egiten ari zela, zerbitzaria salan azaldu zen sagar gozozko fruitontzi bat zekarrela.
- Hau usaintxoa!
- ta sagar gozo horiek, norentzat dira?.
- Biharko zure gosarirako ziren.
- Baina, zu bazoazenez gero, nik jango ditut.
@- Nik... pozik aldegingo nuke, baina gauez ez dut ibiltzen asmatzen.
- Ez al nuke hobe izango, bihar goizean, gosaldu ondoren abiatuko banintz?.
- Zure gelatxoa prest daukazu... gabon!.